XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Edgar Morin soziologoak dioenez, ekologi kontzientziak arazoaren funtseraino garamatzi Lurrean Biziaren arazoa, gizarte modernuarena, eta gizonaren geroarena konbinatuz, Mendebaleko zibilizazioaren bidea hauzitan ipini behar dela dio.

Izan ere, gizonaren eta biziaren defentsarako Batzordeak egin beharretan aurkitzeraino heldu gara.

2.2. Teknikazko arazoa ote?
Ekologiazko mogimendua, errekuperatua, irabazia izan dela Erresuma Batuetan dio Marcusek.

Kapitalismoak, poluzioaren arazo guzia problema teknikoa dela pentsatzen du.

Eta horrekin bere geroa preparatzen.

Michel Bosquet jaunarekin ikus dezagun nola (4) Ikus in , 397 zenbakia. Horko informazioak darabilzkit sail hontan: Hazkuntzarik-eza bi arrazoigatik gerta daiteke: lehendabizi, politikazko erabaki bategatik, Mansholt-ek nahi lukeena.

Eta bigarren, hazkuntza gelaraztea ekonomia kapitalistak berak eskatzen duelako.